XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) loran zan mertxika, garan zan landara,
lorategi dana ondatuten dabe.
Bixitza onena lepalpen bakua,
orretarako lo daukagun gogua
.

Argi barik guaz oro zapalduten
baña eztakigu zer dogun egiten
Lotan nagusija?
¡Galduba da jauntza!
Maitasun baratzan sartu da basauntza
.

Miñezko bideetan lorr batek narabil,
iratzartu baitat lotan zan gogua.
¡Samiñaren miña! orain ernai nabil;
begitatik juan yat betiko lua,
begizkun leyora baiyagert gogua
.

Badua eskuka yuaten lekura,
eta laster duler laketen bakura.
Orain griñai barik goguari nago
soña guren bada gogua ariago
.

Lo-eguan eta loitu neban oro:
Errota ebillan, etxia lausoro.
Lo-aldi orretan egin dodazanak
lepalduko daustaz gogoen Jaun danak?
Barnak zabaldu dau barruko leyua...
Oro argi dakust soña dago ba ixil.
Miñezko bideetan lor batek narabil
Iratzartu baitat lotan zan gogua
.